hizkuntza, Kataluniako atentatuetan

''Bueno, ba oso ondo, ba agur''

Josep Lluis Trapero mossoen maiorraren esaldia birala egin zen atzo gauean sareetan, katalanez hitz egiteagatik kazetari batekin liskarra izan eta gero (bideoa, albistearen barruan ikusgai).

Atzoko agerraldiko irudi bat. ALEJANDRO GARCÍA
2017ko abuztuaren 22a
20:52
Entzun

"Bueno, ba oso ondo, ba agur". Horixe erantzun zion atzo Josep Lluis Trapero mossoen maiorrak kazetari bati, katalanez egindako galderak katalanez erantzutzeaz kexatu eta prentsaurreko batetik alde egin zuenean. Katalanez ari zen erantzuten katalanez egindako galderari, eta esaldi hori, katalanez, birala egin da ordu gutxietan: "Bueno, pues molt bé, pues adiós".

[YouTube]https://youtu.be/d-idwihHL1A[/YouTube]

Bartzelonako erasoaren egileen bilaketaren berri emateko prentsaurrekoa zen, eta bertan zauden, Traperoz gain, Joaquim Forn eta Carles Mundo kontseilariak. Gazteleraz egindako galderak gazteleraz erantzuten ari ziren hizlariak, eta katalanez egindakoak, katalanez. Hori ez zitzaien ondo iruditu hainbat kazetariri, eta prentsaurrekotik alde egitea erabaki zuten. Orduan esan zien Traperok horren ospetsua egin den esaldia: "Bueno, pues molt bé, pues adiós".

Sare sozialetako erabiltzaileak segituan hasi ziren esaldiari buruz komentatzen, eta #BuenoPuesMoltBéPuesAdiós traola trending topic bihurtu zen.

Bartzelonako erasoa gertatu zenetik, Espainiako hainbat kazetari eta pertsonaia publiko kexatu dira mossoek adierazpenak lehenengo katalanez egin izanaz. Adibidez, duela egun batzuk Jaime Mayor Orejari egindako elkarrizketa batean, adierazi zuen "espainiarrek merezi" dutela azalpenak gazteleraz ematea.

Euskal Herrian ere izan dira halako egoerak. 2015ean, Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaile ohiak antzeko zerbait bizi izan zuen Almerian (Andaluzia, Espainia). Egun hartan, kazetari batzuk kexaka hasi ziren Eibarreko entrenatzaileak euskaraz hitz egin zuelako, eta eragotzi egin zuten agerraldia; Eibarreko entrenatzaileak alde egin zuen prentsa aretotik. Kazetari horiek kexatzen ari ziren bitartean, Almeriako prentsa arduradunak isiltzeko eskatu zien, eta errespetua izateko, eta gaineratu zuen Bartzelona Almeriara joan izan denean ohikoa izan dela lehenengo katalanez erantzutea eta gero gazteleraz. Oihartzun handia izan zuen Garitanoren erreakzioak.

[Youtube]https://youtu.be/WkLr2hcVfxE[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.