Altsasuko auzia

'Altsasu martxan' birak elkartasun handia jaso du Sakanan

Nafarroan barrena elkartasuna bildu duen ekimen horrek seigarren etapa egin du gaurkoan, eta bultzada handia jaso dute euren eskualdean.

'Altsasu martxan' biraren seigarren etapa gaur Sakanan. @ALTSASUGURASOAK
2018ko apirilaren 7a
09:36
Entzun 00:00:0000:00:00

Mendebaldean Ziordiatik eta ekialdean Irurtzundik, Altsasu martxan birak gaur herriz herri zeharkatu du Sakana. Ekitaldi nagusia 12:30ean egin dute, Arbizun, bi auto ilarak elkartu diren herrian. Hasiera-hasieratik euren eskualdean jaso duten indarra errepikatu da gaurkoan ere.

Hala nabarmendu dute euren Twitter kontuan zortzi gazteen senideek.

 

Astebete geratzen da Iruñean egingo den manifestaziorako, eta motorrak bero daude. Altsasu martxan birak Nafarroa osoan elkartasuna eta indarra biltzeko ahalmena erakutsi du. Lehen etapan, Esteribar, Aezkoa, Zaraitzu, Erronkari eta Zangozaldea zeharkatu zituzten. Bigarren etapan, berriz, Nafarroa erdialdera eta Lizarraldera ailegatu ziren. Hirugarren etapan, Nafarroa iparraldea izan zuten helburu, batik bat Leitza, Doneztebe eta Baztan. Laugarren etapan, Iruñerrira ailegatu ziren, eta bosgarren etapan, berriz, Erriberara.

Hain zuzen ere, Arbizun egin den ekitaldian hori azpimarratu dute antolatzaileek. "Gurasoek, gazteek eta Altsasuko herriak emozioz jaso du milaka eta milaka herritarrek eman dieten babesa. Abaurregainatik Tuterara, Lizarratik Baztanera, denek exijitu dute amesgaizto honi amaiera ematea". Auzian, gazteen errugatasun printzipioa eta defentsarako eskubidea urratu dela ere gogor salatu dute. Gaurko ekitaldian, Sakanako hainbat zinegotzi eta alkate izan dira

Epaiketa apirilaren 16an hasiko da, Auzitegi Nazionalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.