'ALTSASU AUZIA'

'Altsasuko auzian' atxilotutakoen aldeko abestia aurkeztu du Altsasu Gurasoak-ek

Abestian musikari eta bertsolari ezagun ugarik parte hartu dute. Atxilotutakoen gurasoek adierazi dutenez, abestia eskaini nahi diete "bidegabekeria hau salatzen etengabe laguntzen" ari zaien jendeari.  [youtube]https://youtu.be/MMXQmC5EvFI[/youtube]

2017ko irailaren 7a
20:31
Entzun 00:00:0000:00:00

Kantuan parte hartu dutenen artean dira Eñaut Elorrieta, Miren Amuriza, Evaristo Paramos, Aiora Renteria, Enrique Villarreal El Drogas eta Julio Soto. Hitzak Jon Maiak idatzi ditu eta Vendetta taldeko Pello Reparazek konposatu du doinua.

Altsasu Gurasoak-ek parte hartu duten guztien elkartasuna eta konpromisoa eskertu dituzte.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.