Migrazioa

'Aquarius'-eko zortzi migratzaile Euskal Herrira iritsi dira

Jaurlaritzak jakinarazi duenez, bart iritsi dira, eta Gasteizen, Bilbon eta Tolosan daude.

Migratzaileak, hilaren 17an 'Aquarius' ontzitik jaisten. MANUEL BRUQUE, EFE
2018ko ekainaren 26a
13:19
Entzun

630 migratzaile lehorreratu ziren ekainaren 17an Valentzian (Herrialde Katalanak), eta haietako gutxienez 75 Euskal Herrira etorriko zirela jakinarazi zuten instituzioek. Eusko Jaurlaritzak gaur jakinarazi duenez, aurreneko zortziak iritsi dira, eta Gasteizen, Bilbon eta Tolosan daude.

Josu Erkorekak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan jakinarazi duenez, zortzi migratzaile horiek "ondo" daude osasunez: "Lasaitasunez jaso dituzte". Espainiako Gobernuarekin "erabat koordinatuta" aritu direla azaldu du, eta "zuhurtziaz" jardun dutela.

Zailtasunak zailtasun, "egoera larrian iritsi diren pertsona horiei" laguntzeko konpromisoa du Jaurlaritzak, Erkorekaren esanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.