Martxan da Erosi Igorren BERRIAren eskutik kanpaina. BERRIAlagunegin dira 30 merkatari, eta, haien saltokietan erosketak egiten dituztenen artean, 1.000 euroko erosketa txartela zozkatuko dute. Apirilaren 13tik aurrera denda horietan erosketak egiten dituztenei zozketarako txartela eman, eta apirilaren 30ean zotz egingo dute.
Txartel hori BERRIAagunegin diren komertzioetan gastatzeko izango da.
Kanpaina aurkeztu dute Beinat Alzola alkateak, Nahiara Zurinaga zinegotziak eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak.