'BERRIALAGUNA' KANPAINA

1.000 euroko bonua, Ondarroako BERRIAlagun diren saltokietan gastatzeko

Josebe Mendizabal mutrikuarra izan da sariduna.

Alvarez, Iturraran eta Ituarte, Ondarroan. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS
2015eko maiatzaren 16a
17:43
Entzun

Bi astez luzatu da Erosi Ondarroan Berriaren Eskutik kanpaina Bizkaiko herrian, eta gaur egin dute zozketa. Josebe Mendizabal mutrikuarra izan da sariduna, eta BERRIAlagun diren taberna eta dendetan mila euro gastatzeko txekea jasoko du.  Egun, herriko ia 40 saltoki eta taberna dira BERRIAlagun.

Gainera, Gandiaga arropa dendak irabazi du mila euroko balioaren truke BERRIAn iragarkiak jartzeko aukera. Kide enpresak babestu du ekimena, eta Kepa Iturraran enpresako lehendakaria, Argia Ituarte Ondarroako alkatea eta Andoni Alvarez BERRIAlaguna kanpainaren arduraduna izan dira zozketan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.