Tortura

1.007 tortura kasu berri egiaztatu ditu Euskal Memoriak

Fundazioak jakinarazi duenez, 5.000tik gora dira dagoeneko egiaztatutako kasuak. Webgunean jarri dute zerrenda osoa.

"Oso latza izan da, tortura Euskal Herrian"' liburuaren aurkezpena, 2012ko abenduan. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS
Hodei Iruretagoiena
2016ko martxoaren 18a
12:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Estimazioetatik harago, kasuz kasu egiaztatzen ari da tortura Euskal Memoria fundazioa. Azken urteetako ikerketa horren emaitza jakinarazi dute orain: denera, 5.022 kasu egiaztatu dituzte. Lehendik jarria zuten zerrenda fundazioaren webgunean, eta 1.007 lekukotasun berri gehitu dituzte orain.

Kasu kopuruaz gain, beste hainbat emaitza ere nabarmendu dituzte. Atxilotu bai, baina torturarik salatu ez duten 776 pertsonaren testigantza bildu dute, esaterako. Tortura salatutakoetatik, %15 inguru dira emakumezkoak: 798 kasu. Espainiako Polizia (%46) eta Guardia Zibila (%42) daude kasu gehienen atzean, eta Ertzaintza dago ondoren, 350 salaketarekin (%7).

"Lekukotasun berriak jaso ahala zerrendak berritzen joatea da Fundazioaren helburua", azaldu dute Euskal Memoriatik: "Edonola ere, gaiaren konplexutasuna kontuan izanda, nekez eman ahal izango da behin betikotzat".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.