GIZARTEA

11 urteko zigorra ezarri diote Lasarte-Orian osaba hil zuenari

Iazko apirilean hil zuen senidea, tiroz.

2013ko abenduaren 13a
13:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak hamar urteko espetxe zigorra ezarri dio auzipetuari hilketa egitea egotzita; hiru hilabete, osabaren etxean indarrez sartzea leporatuta; beste hiru hilabete, armak baimenik gabe izateagatik; eta sei hilabete, sute bat piztuta eragindako kalteengatik.

Epaileak aintzat hartu du zigortuak eskizofrenia izatea. 2012ko apirilean izan zen erasoa, Lasarte-Orian (Gipuzkoa); tiro eginez hil zuen osaba. Espetxe zigorraz gain, gehienez hogei urtez erietxe batean sartzeko agindu du epaileak, eskizofrenia tratatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.