Espainiako Auzitegi Nazionalak apirilaren 30erako deitu ditu D3M Demokrazia Hiru Milioi plataformarekin eta Askatasuna alderdiarekin lotuta auzipetuta dauzkan hamahiru lagunak, horien aurkako epaiketari hasiera emateko. Maiatzaren 18rako espero du amaitzea epaiketa.
Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Amparo Lasheras, Agurtzane Solabarrieta, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta, Zuriñe Zorrozua, Fernando Antia, Jose Antonio Munduate, Xabier Isasa eta Aitor Ligerzana dira auzipetuak. D3M ETAren aginduz osatu izana leporatuta, erakunde armatuko kide izatea egozten die fiskalak lehen bederatziei. Gainontzeko laurei, ETAren aginduz Askatasuna alderdia sortu izana leporatzen die; ETAri laguntza emateko delitua. Zazpi eta bederatzi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu fiskalak hamahiru akusatuentzat.
Bozetan parte hartu nahia
2009ko martxoan Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu nahi izateagatik auzipetu dituzte guztiak. D3Mko kide izatea egotzita zortzi lagun atxilotuta abiatu zuen auzia Baltasar Garzon epaileak, 2009ko urtarrilean. Plataforma legezko zen artean, baina laster utzi zuten legez kanpo. Baita Askatasuna ere. Hauteskundeak igaro zirenean askatu zituzten atxilotuak.
13 lagun epaituko dituzte apirilean D3M eta Askatasunarekin lotuta
Plataforma eta alderdia hauteskundeetara begira ETAren aginduz sortzea egotzita, 7 eta 9 urteko zigorrak eskatu dizkiete
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu