HEZKUNTZA

14 urteko gazteen %37k maila eskasa dute euskaraz

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikasleei egindako ebaluazioa argitaratu du Jaurlaritzak. Aztertutako ikasgaietan, euskara ikasgaian dago maila apalena.

Garikoitz Goikoetxea.
2014ko apirilaren 9a
18:32
Entzun

Iaz egin zuten azterketa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Bi mailatako ikasleei egin zieten proba: lehen hezkuntzako laugarren mailakoei (10 urte) eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako bigarren mailakoei (14 urte). Berritasuna izan du azterketak: paperean ez, ordenagailuan egin zuten. Horrek gorabehera batzuk ekarri ditu emaitzetan, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ohartarazi duenez. Hortaz, urte bateko eta besteko emaitzen arteko konparaketak ez dira erabat fidagarriak.

Aurreko urteetatik aldatu ez den egoera bat berretsi du probak, nolanahi ere: euskararen irakaskuntzan arazo handiak daude. Aztertutako bi ikasmailetan, gaitasun apala duten ikasleak nabarmen gehiago dira gaitasun aurreratua dutenak baino.

Gaur ez dituzte eman datu horiek ereduka banatuta. Alde handiak izaten dira. Adibiderako, puntuazioetan azaldu den aldea. Publikoan: A ereduan, 185 puntu; B ereduan, 231; eta D ereduan, 257. Itunpekoan: A ereduan, 215; B ereduan, 244; eta D ereduan, 265.

Konparatuz gero euskarazko gaitasuna gaztelaniazkoarekin, berebiziko aldea ageri da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.