GIZARTEA

15 urteko mutil bat hil da Ilundaingo adingabe zentroan

Ekain bukaeran bere buruaz beste egin zuen gaztetxoak, zigortuta zeukatela. Orain lau urte, beste gaztetxo batek hil zuen bere burua zentro horretan.

Garikoitz Goikoetxea.
2013ko uztailaren 16a
17:15
Entzun

15 urteko gaztetxo batek bere buruaz beste egin du Ilundaingo adingabe zentroan, Arangurenen, Nafarroan. Ekain bukaeran hil zen, Nafarroako Gobernuko Gizarte Politika Departamentuko iturriek BERRIAri baieztatu diotenez.

Iturri horien arabera, "portaera arazoak” zeuzkan gaztetxoak, eta gelan zeukaten, zigortuta. Zehaztu dute zaintzapean zegoela, aldiro-aldiro joaten zitzaizkiola gelara.

Hala ere, bere burua hil zuen gazteak. “Bi minutuko kontua izan zen”, esan du gobernuak. “Zorte txarra pilatu zen”. Ez dute zehaztu zergatik zegoen gaztetxoa zentro horretan. “Arazoak zeuzkan, arazo handiak”.

Orain lau urte ere beste gazte bat hil zen zentro horretan bertan. 17 urte zeuzkan, eta bere burua hil zuen hark ere. Amnesty International elkarteak kontuak eskatu zizkion zentroa kudeatzen duen fundazioari, eta salatu zuen “praxis okerra” erabili zuela kasu hartan. Fundazioak ukatu egin zuen hori, eta ziurtatu zuen “protokolo guztiak” bete zituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.