PAUE. Paueko Krimen Auzitegian (Okzitania) epaitu dituzte Philippe Monguillot Baionako autobus gidaria hil zuten bi gizonak, aste honetan. Epaileak bietako bati hamabost urteko kartzela zigorra ezarri dio —azken kolpea eman zuenari—, eta besteari, hamahiru urtekoa. Prokuradoreak hamabost urteko kartzela zigorra eskatu zuen bientzat. Auzian, hau da biei leporatzen zietena: «Indarkeria nahita erabili izana eta indarkeria horren ondorioz nahi gabe pertsona bat hil izana».
2020an gertatu zen heriotza; orduan, maskara jartzeari uko egin zioten bi gizonek. Autobus gidaria hurbildu zitzaien, bietako bati buruan kolpe bat eman zion, eta horrek hasiera eman zion borrokari. Bi gizonek bortizki jo zuten Monguillot, eta, kolpe baten ondorioz, erori etalurra jo zuen buruarekin.
15 urteko zigorra autobus gidaria kolpez hil zuenari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu