Hamasei urteko neskato bat hil da bart Areatzan (Bizkaia), auto istripu batean. Barazar mendatean gertatu da ezbeharra, N-240 errepidean. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, amak gidatzen zuen autoa errepidetik irten eta irauli egin da. Zeanurikoak (Bizkaia) dira ama eta alaba.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, gaztea autoan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera dutenerako hilda zegoen. Amak ez du zauri larririk; lur jota zegoen, eta laguntza psikologikoa behar izan du. Ertzaintzak ikerketa abian jarri du.
ISTRIPUA
16 urteko neskato bat hil da Areatzan, auto istripu batean
Barazar mendatean gertatu da ezbeharra, N-240 errepidean; amak gidatzen zuen autoa errepidetik irten eta irauli egin da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu