Urtebete zeraman itxita La Pinede des Singes parkeak, lege arazo bat dela eta. Oso ezaguna da Landetako Labenne, Hossegor edo Vieux Boucau bisitatu dituztenen artean. Prefetak hartu du tximinoak hiltzeko erabakia, azterketek erakutsi dutelako animaliok MaHV1 birusa zutela. Birus horrek herpes gaitzaren mota bat eragin diezaieke gizakiei, "arrisku neurologiko larriak" dakartzana, agintarien arabera.
Sud Ouest egunkariak zabaldu duenez, tximinoak baldintza txarretan zituzten parkean. "Berogailurik gabeko edukiontziak" aipatu dituzte. Poliziak itxia izan du parkerako sarbidea 07:00etatik.