TUNEL FALTSUETARAKO ZANGAK
Tuneletako ahoetan egiten dituzten tunel faltsuei eusteko obrak aztertu dituzte: zangak, arekak... Ikerketa egin duen ingeniaritzaren arabera, 8.700 metro kubo daude eraikita; likidazioko txostenean, berriz, 170.000 metro kubo ageri dira. Kontuan izan behar da tunel bakoitzak lau aho dituela —norabide bakoitzean bi—, eta hiru tunel daudela susmopean.
Non dago diferentzia? Aldundiaren esanetan, tunel faltsuetako obretan 9.967 metro kubo zeudela adierazi zuten eraikitzaileek, baina likidazioan 169.827 metro kubo baleude adina ordaindu zieten. Ingeniaritza enpresaren arabera, ordea, 8.673 metro kubo daude tuneletako zangetan eta. Dirutan aztertuta, behar baino 1.615.700 euro gehiago pagatu ziren.
1,62
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu