Politika

18.000 sinadura bildu ditu Lokarrik galdeketaren alde

Eusko Legebiltzarrera eraman dituzte gaur sinadura horiek guztiak. Gasteizi ez ezik, Nafarroako Parlamentuari ere eskatzen zaio Lokarriren agirian galdeketa egiteko. Bake prozesua bultzatzea litzateke kontsulta horren helburua.

2007ko azaroaren 6a
18:15
Entzun
"Eskaera Eskubidea gauzatuz, bake prozesua bultzatzeko herri galdeketa baten deialdi proposamena Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan aurkeztearen alde gaude".Lokarri akordioaren eta galdeketaren aldeko sareak proposatutako adierazpen horrekin bat egin dute 18.131 herritarrek, beren sinadura emanez.

Hain zuzen ere, sinadura horiek guztiak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu ditu gaur eguerdian Lokarrik. Milaka lagun horiek babestu duten aldarrikapena "herritarra, bateratzailea eta bake prozesua bultzatzeko baliagarria" dela azpimarratu du Lokarrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.