ABERRI EGUNA

1936ko gudariak omendu ditu EAJk Bizkargin

"Alderdietatik at" Aberri Eguna ospatzera deitu du Andoni Ortuzarrek.

EAJko kideak, Bizkargin. EAJ
2014ko apirilaren 19a
00:29
Entzun

1936ko gerrako gudariak omendu ditu EAJk Bizkargi mendian, eta bertan izan da, besteak beste, Andoni Ortuzar EAJko EBBko presidentea. Ortuzarrek dei egin die herritarrei "alderdietatik at" Aberri Egunaren harira prestatutako ekitaldietan parte har dezaten eta "eraikitzen ari den euskal aberri honen alde" topa egin dezaten. 1936ko gudarien "demokraziaren eta Euskadiren aldeko" borroka goraipatu du Ortuzarrek.

EAJk Bilboko Plaza Berrian ospatuko du Aberri Eguna, Euskadi Europara begira lelopean. Goiburu horrekin, munduko herri eta nazioek beren etorkizuna "askatasun eta demokrazian" erabakitzeko duten berezko eskubidea defendatu nahi dute. "Euskal herritarrok Europan bilatzen dugu mugaren alde bietan Espainiako eta Frantziako estatuek ukatzen diguten aitorpena".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.