Auzitegiak

20 eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri diete Javier Ardinesen hiltzaileei

22 urteko zigorra ezarri diete hilketa agindu eta gauzatu zuten hiruei, eta 20 urteko zigorra bitartekari lanetan aritu zenari. Llanesko zinegotzi zen Javier Ardines, Izquierda Unida alderdiarekin.

Akusatuetako bat, iazko udaberrian, epaitegirako bidean. J.L. CEREIJIDO / EFE
2021eko abenduaren 15a
11:04
Entzun

Iritsi da Javier Ardinesen hiltzaileen zigorraren ebazpena. Oviedoko Auzitegiak 20 eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri die lau inplikatuei: 22 urteko zigorra hilketa agindu eta gauzatu zuten hiru lagunei, eta 20 urteko zigorra bitartekari lanetan aritu zen lagunari.

2018ko abuztuaren 16an hil zuten Ardines, 52 urte zituela. Llanesko (Asturias, Espainia) zinegotzi zen orduan, Izquierda Unida alderdiarekin. Etxe alboan auto barrenean zela egin zioten eraso: hesi batzuk jarri eta oztopatu egin zuten, eta ibilgailutik ateratakoan, jipoitu eta ito egin zuten, hil arte. Bizkaiko lau gizonezko atxilotu zituzten hilketa leporatuta.

«Mendeku gisa»

Ardines Izquierda Unidako zinegotzi izanik, hasieran arrazoi politikoengatik hil zutela susmatu zuen Poliziak. Ikerketan aurrera egin ahala, baina, beste hipotesi bat gailendu zen: fiskalaren arabera, emakume batekin zuen harremanagatik hil zuten Ardines, eta, hain justu ere, andre haren bikoteak antolatu zuen hilketa, mendeku gisa.

Epaiketa azaroan egin zuten, Oviedoko Lurralde Auzitegian (Espainia), eta, 18 saioren ostean, lau gizonezkoak erruduntzat jo zituen herri epaimahaiak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.