Korrika

20. Korrika, Otxandiotik Iruñera

[youtube]https://youtu.be/ivjV48sJGNw[/youtube] Martxoaren 30ean hasiko da euskararen aldeko lasterketa, eta apirilaren 9an helduko da Iruñera. 'Batzuk' leloa izango du.

Garikoitz Goikoetxea.
2016ko azaroaren 9a
07:35
Entzun

Hogeigarren aldira iritsiko da Korrika datorren urtean, eta Korrika sortu zutenak omenduko dituzte aurten. "Euskalgintzaren, euskal kulturaren eta euskararen erreferentzia" bihurtu den egitasmoa sortzeagatik omenduko dituzte.

Bilbon amaitu zen aurreko Korrika, eta Bizkaian hasiko da oraingoa, Otxandion. Martxoaren 30ean hasiko da, ostegunarekin, eta apirilaren 9an amaituko Iruñean, igandearekin.

'Batzuk' leloa izango du hogeigarrenak; 'bat' eta 'zuk' hitzak batu dituzte. Azalpena, Asier Amondok, Korrikaren zuzendariak: "Hizkuntza, kultura, mundu 'bat' sendotzeko bidean, 'zuk' ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntz aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.