2002tik bikoiztu egin dira genero indarkeriako kasuak

Iaz, 4.885 kasu gertatu ziren, eta 3.395 salaketa jaso zituen Ertzaintzak, 2010ean baino %14 gehiago

Emakumeen Mundu Martxaren bilkura, atzo, Bilbon. M. DEL VALLE / ARP.
Erredakzioa
Gasteiz
2012ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Azken hamar urteetan bikoiztu egin dira emakumeen aurkako indarkeria kasuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendari Mariola Serranok. 2002an, 2.447 izan ziren, eta iaz, 4.858.

Serranok agerraldia egin zuen atzo Eusko Legebiltzarrean, iazko kasuen berri emateko. Hark emandako datuen arabera, 3.829 emakumek jasan zituzten tratu txarrak. 3.395 salaketa jarri ziren. Eraso gehienak 31 eta 40 urte arteko emakumeen kontrakoak izan ziren. Lau kasutik hirutan, erasotzaileak bikotekideak edo bikotekide ohiak izan ziren. Salaketen %19, berriz, familia barruko indarkeriagatik izan ziren, eta %5, sexu askatasunaren aurkako erasoengatik.

Salatzea erabaki zuten emakumeen kopurua %14 igo zen iaz, 2010eko datuekin alderatuz. «Biktimek gero eta konfiantza handiagoa dute babes neurrietan», esan zuen Serranok.

2011ko abenduaren 31ko datuak kontuan hartuta, 59 emakumek etengabeko zaintza zuten; 32k, non zeuden jakiteko eskumuturra, eta 475ek, Ertzaintzak emandako sakelako telefonoa.

Bestalde, Emakumeen Mundu Martxak deituta, aurreko larunbatean Durangon (Bizkaia)hildako emakumea gogoratzeko elkarretaratzeak eginziren atzo hainbat herri eta hiriburutan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.