2020ko martxoa, hilabete historikoa

BERRIAren webguneak inoiz baino bisitari gehiago izan ditu martxoan. Koronabirusaren ingurukoek hartu dute zentralitatea, eta albiste horiek nabarmendu dira gehien irakurleen artean.

2020ko apirilaren 1a
19:42
Entzun

Martxoa hilabete historikoa izan da BERRIAren webgunearentzat, inoizko bisitari kopuru handiena lortu baitu. Denen artean, martxoaren 12a izan zen bisitari gehien erregistratu zituen eguna, 35.439 denera. Euskal Herriko ikastetxe guztiak ixteko agindua eman zuten eguna izan zen —Arabakoak eta Balmasedakoak jada itxita zeuden—, Hego Euskal Herrian konfinamendua indarrean sartu baino hiru egun lehenago. Ez zen, ordea, 30.000ko langa igaro zuen egun bakarra izan. Hilaren 21ak eta 26ak ere izan zuten halako bisitari kopururik. 

Eskuko telefonoek hartu dute ordenagailuen lekua, eta gailu horietatik iritsi da trafikorik handiena. Era berean, konfinamendua ezarrita dagoen egunotan, gora egin du sare sozialetatik iritsi den bisitari kopuruak ere. Indar hartu dute, beraz, BERRIAren Twitter, Facebook, Instagram eta Telegram kontuek.

Albisteei dagokienez, BERRIAren agendan egin bezala, irakurleenean ere zentralitatea hartu dute koronabirusaren gaineko albisteek. Egunez egun berritzen ari diren Koronabirusaren azken datuak izan da gehien irakurritako albistea; grafikoen bidez Euskal Herrian eta munduan COVID-19a izaten ari den bilakaera azaltzea du xede. Datuekin lotutako da azken egunetako beste albiste esanguratsuenetako bat ere bai: Mapa interaktiboak: koronabirusaren zabalpena herriz herri. Halere, izan da bestelako gairik ere. Martxoaren 15ean, Hego Euskal Herrian jada konfinamendua indarrean zela, Ipar Euskal Herriko herritarrek bozkatzera joan behar izan zuten, herriko bozen lehen itzulian. Euskarazko hainbat hedabideren arteko lanak irakurleen esker ona jaso zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.