genero indarkeria

22 urte eta erdiko zigorra Amagoia Elezkanoren hiltzailearentzat

Hala ebatzi du Arabako Lurralde Auzitegiak. Elezkanoren bikotekide ohia haren hilketaren erruduntzat jo zuen zinpeko epaimahaiak.

2014ko urriaren 2a
16:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Zinpeko epaimahaiak hartutako erabakia izan du oinarri Arabako Lurralde Auzitegiak. Epaimahaiak ondorioztatu zuen Amagoia Elezkanoren bikotekide zenak, Francisco Javier M. N.-k, intentzioz hil zuela, Laudion (Araba), eta ez ziola defenditzeko inolako aukerarik eman. Akusazioko abokatuek 25 urteko kartzelaldia eskatua zuten hiltzailearentzat.

Lurralde Auzitegiak, zigorra ezartzerakoan, kontuan hartu du ahaidetasuna —izatezko bikote ziren— (astungarri gisa), baita bikotekide ohiak hilketa onartu izana ere (aringarri gisa).

Iazko maiatzaren 23ko goizaldean gertatu zen hilketa, Laudion (Araba). Bikotekide zenak 42 labana zauri egin zizkion, eta bertan hil zuen. Hark epaiketan onartu zuen "jelosiaz itsu" hil zuela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.