Ezbeharra

23 urteko gazte bat hil da Berriobeitin, auto batek harrapatuta

Hil den gaztea Iruñerrikoa da. Ostiraletik, Nafarroan trafiko istripuan hil den laugarren laguna da.

Berriobeitin 23 urteo gazte bat harrapatu eta hil duen autoa, istripua izan duen lekuan. NAFARROAKO FORUZAINGOA
2019ko urriaren 6a
09:40
Entzun

Iruñerriko 23 urteko gazte bat hil da Berriobeitin (Nafarroa), trafiko istripu batean. Auto batek harrapatu du 07:00 inguruan, N-240-A errepideko zazpigarren kilometroan.

Autoko gidariak positibo eman du alkohol azterketan, eta Iruñeko Ospitale Gunera eraman dute.

Nafarroan ostiralaz geroztik trafiko istripu batean hil direnetarik laugarrena da 23 urteko gaztea. Ostiral eguerdian, 83 urteko gizonezko bat hil zen Berriobeitin bertan, eta, gauerdi inguruan, beste bi lagun hil ziren, Zizurren eta Barasoainen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.