27 urteko zigorra nahi dute bikotekide ohiaren laguna hil zuen gizonarentzat

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Zigor gogorragoa eskatu dute Hernanin (Gipuzkoa) bikotekide ohiarekin zebilen gizona hil zuenarentzat. Akusazio partikularrak eta herri akusazioak 27 urteko kartzela zigorra eskatu dute, epaiketa hastean galdegindakoa baino bi urte handiagoa. Azken ondorioak aurkezteko eguna izan zuten aldeek. Akusazioen arabera, hilketa izan zen, eta larrigarriak ikusi dituzte behin baino gehiagotan egin ziolako tiro eta babesgabe zegoelako hildako gizona. Fiskalak 22 urteko espetxea eskatu du, epaiketaren hasierako ildoari eutsita; hilketa izan zen, haren ustez ere. Bestela esan du defentsak: homizidiotzat jo du, eta aringarritzat hartu du egindakoa aitortzea. Bost urteko kartzela eskatu du. Herri epaimahai batek emango du epaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.