29 urteko gizon bat atxilotu du bart Ertzaintzak Donostian, emazteari tratu txarrak ematea leporatuta.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, bart 22:30 aldera larrialdi zerbitzuetara deitu du emakume batek, Donostiako etxebizitza batetik, senarrak eraso diola esanez.
Ertzainak esandako lekura joan direnean, aurpegian erasoaren arrastoak zituen emakume bat aurkitu dute, haurtxo bat besoetan zuela. Senarrak jo egin duela esan die ertzainei, eta etxetik alde egin duela.
Emakumea osasun zentro batera eraman dute. Gizonezkoa, berriz, etxe inguruan aurkitu eta atxilotu egin dute.
Emakumeen kontrako indarkeria
29 urteko gizonezko bat atxilotu dute Donostian, emaztea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu