29 urteko mendizale bat hil da Orhi mendian

Lehen hipotesien arabera, elurretan irrist egin eta berrehun metrotik erori zen. Igandeaz geroztik desagertua zegoen, eta herenegun aurkitu zuten.

Orhi mendia, Belaguatik.
Orhi mendia, Belaguatik ateratako argazki batean. IÑIGO URIZ / FOKU
Julen Otaegi Leonet.
2023ko abenduaren 20a
08:45
Entzun

29 urteko mendizale bat hilda topatu zuten herenegun, Orhi mendiaren eta Larraineren (Zuberoa) artean; atzo eman zuten jendarmeek ezbeharraren berri. Igandean atera zen mendirantz, Larrainetik, eta haren familiak gauean salatu zuen desagerpena.

Berehala ekin zieten erreskate lanei, helikopteroz. Biharamunean, jendarmeak eta guardia zibilak Orhira joan ziren, eta elur azpian topatu zuten hilotza. Heriotzaren zergatia argitzeko ikerketa abiatu dute. Lehen hipotesien arabera, mendizaleak irrist egin zuen elurretan, eta berrehun metrotik erori zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.