%30eko gutxieneko zerbitzuak izango ditu Euskotrenek greba egunean

2013ko maiatzaren 28a
13:27
Entzun

Ohiko lanegunetan izan ohi den zerbitzuaren %30 eskainiko du gutxienez Euskotrenek datorren ostegunean, greba orokorrera deitutako egunean. Gaur jakinarazi dute erabakia, ohar baten bidez.

Gutxieneko zerbitzuen ordutegiak geltokietan eta autobusetako barrualdean izango dira ikusgai. Halaber, Euskotren.es webgunean eta @euskotrenEJGV twitter kontuan ere kontsultatu ahal izango dira.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.