32

2019ko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
HAUTESKUNDEAK UDALETAN

Maiatzaren 26an hautagaitzarik aurkeztu ez zelako, edo hauteskunde barrutiak emaitza baliogabetu zuelako, Nafarroako 31 udalek eta Gipuzkoako batek bozak egin beharko dituzte igande honetan. Gainera, 83 kontzeju ere bozetara deituta daude.

Zerrenda aurkeztu dutenak: 22. Guztira, Hego Euskal Herriko 32 udal zeuden deituta bozak egitera, baina, azkenean, 22k soilik aurkeztu dituzte hautagaitzak. Gipuzkoan, Leintz Gatzaga da. Nafarroan, honako hauek dira: Aria, Aribe, Garralda, Orbaizeta, Erronkari, Aberin, Aras, Lezaun, Bidaurreta, Etxarri, Elgorriaga, Eneritz, Eratsun, Ezkurra, Irañeta, Ituren, Muruzabal, Oiz, Urroz eta Orisoain.

Kudeatzaile baten esku geratuko dira: Hamar. Bigarrengoz, hautagaitzarik aurkeztu ez denez, Nafarroako Gobernuak kudeaketa batzorde bat izendatuko du epe motzean hamar herri hauetan: Bargota, Burgi, Eslaba, Izaltzu, Untziti, Luzaide, Bidankoze, Aranaratxe, Murieta eta Iturmendi

Kontzejuetan hautagaitza gabe: 43. 43 kontzejuk ez dute hautagaitzarik, eta ondorioz, 50 biztanletik gorakoetan, kudeaketa batzorde bat izendatuko da. Hauek dira kontzejuak: Antxoritz, Aos, Arbontze, Ardanatz, Arraitz-Orkin, Araitz, Artazkotz, Artieda, Aizpurgi, Azantza, Azkarate, Azpa, Badoztain, Bearin, Burutain, Ekai, Eltso, Eneritz, Erro, Galar, Galdio, Goldaratz, Gelbentzu, Genbe, Igal, Intza, Iturgoien, Jauntsarats, Labio, Leotz, Mendaza, Munarriz, Muskitz, Narbarte, Nabaskoze, Olague, Olaitz, Suarbe, Tabar, Zarrantz eta Zubiri.

Hautagaitza duten kontzejuak: 40. Guztira, 40 kontzejuetan dira bozak: Artzibarren, Arrietako eta Zaraguetako kontzejuetan; Elortzibarren, Elorzko kontzejuan; Erron, Lintzoaingo kontzejuan, Untzitin, Altzorritz, Artaitz eta Untzitiko kontzejuetan; Anue ibarrean, Aritzungo eta Etsaingo kontzejuetan; Araitzen, Gaintzan; Bertizaranan, Legasako kontzejuan; Zizurren,Muru-Asterainen eta Undion; Galarren, Esparzako kontzejuan; Izan; Txulapaingo Beorburun; Larraunen, Arruitz, Astitz, Azpirotz, Baraibar eta Gorritiko kontzejuetan; Ollaranen, Anoz eta Saldisen; Ultzamako Alkotz, Auza, Eltzaburu, Gorrontz-Olano, Lizaso eta Iraizotzen; Zabaltzako Arraizan; Berriobeitiko Aizoainen; Iguzkitzan eta Urbiolan; Metautengo Acedo eta Zufian; Deierriko Arizaleta, Hiriberri, Zabal eta Allotzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.