Positibo eman duten pertsonen kopurua nabarmen jaitsi da. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak eskainitako datuen arabera, azken orduetan 34 pertsona kutsatu dira COVID-19arekin Hego Euskal Herrian, PRC proban positibo eman ostean. Hain zuzen ere, ez da horrelako daturik jaso martxoaren 8az geroztik. Orduan, 33 izan ziren egun batean erregistratutako kasuak, eta datuek goranzko joera izan zuten martxoaren 26ra arte.
Hil berri direnen kopuruari dagokionez, atzoko datuekin alderatuta –10 izan ziren– , pixka bat igo da. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan hamasei pertsona hil dira. Horrenbestez, Euskal Herrian dagoeneko 1.817 dira COVID-19arekin hildako pertsonak.
Hala ere, gero eta gehiago dira sendatu direnak edo ospitaleko sendagiria jaso dutenak. Azken datuen arabera, beste 214 pertsona dira sendatutakoak.