34 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta

Gasteizko Udaltzaingoak adierazi du emakumeak zauriak zituela ahoan. Udalak kontzentrazioa egin du asteartean izandako sexu eraso bat salatzeko.

Gasteizko Udalak egindako kontzentrazioa, gaur. L. RICO / EFE
Gasteizko Udalak egindako kontzentrazioa, gaur. L. RICO / EFE
2025eko maiatzaren 5a
15:35
Entzun 00:00:0000:00:00

34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean udaltzaingoak Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita. Udaltzaingoak ohar bidez adierazi duenez, 19:30 aldera gertatu zen erasoa. Kalean zeuden herritar batzuek etortzeko eskatu zioten patruila bati, etxebizitza batetik oihuak entzuten zituztelako. Polizia etxebizitzara bertaratu zen, eta gizon bat eta hiru emakume ikusi zituen bertan.

Guztiekin mintzatu ondoren, eztabaida bat egon zela jakin zuten, eta gizonak bikotekideari eraso egin ziola; emakumeak zauriak zituen ahoan. Gizona atxilotu zuten, indarkeria matxista leporatuta. 

Astearte iluntzean, berriz, gizon batek bortxaz tratatu zuen emazteki bat, hiriko etxebizitza batean. Gizona atxilotu zuten, sexu eraso bat egitea egotzita. Erasoa gaitzesteko eta biktimari elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egin du Gasteizko Udalak gaur goizean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.