34 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, indarkeria matxista leporatuta

Udaltzaingoak erran duenez, bikotekideari eraso egin zion, alaba adingabeak aurrean zirela. Bilbon, berriz, ihesean zebilen gizon bat atxilotu du Espainiako Poliziak.

Sexu eraso baten kontrako elkarretaratzea Gasteizen, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
Sexu eraso baten kontrako elkarretaratzea Gasteizen, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
Isabel Jaurena.
2025eko apirilaren 30a
14:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, indarkeria matxista leporatuta. Alaba adingabeak aurrean zirela bikotekideari eraso egitea egozten diote. 

Poliziak ohar bidez adierazi duenez, 13:30ak aldera abisu bat jaso zuten Adurtza auzotik, eta bikote bat eztabaidatzen ari zela erran zien. Etxebizitzara ailegatu zirenean jakin zuten gizonak emaztekiari eraso ziola, bien alaba adingabeak aurrean zirela. Han bertan atxilotu zuten gizona. 

Atxilotu bat Bilbon

Bilbon, berriz, ihesean zebilen gizon bat atxilotu zuen Espainiako Poliziak hilaren 20an; indarkeria matxistagatik ari ziren haren bila. 47 urteko gizonak Espainiako hainbat epaitegitatik igorritako bi erreklamazio judizial zituen haren izenean, atxilotze aginduagatik. Bi erreklamazioak iazko udaberritik zeuden indarrean.

Gizona Irlandara ihes egina zen, eta handik zetorren ferry batean atzeman zuten, Bilboko portuan. Gizona atxilotu zuten, eta Barakaldoko epaitegira eraman. Kartzelan sartzeko agindu zuten, eta bertan egonen da diligentziak ebatzi arte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.