371 positibo atzeman dituzte Hegoaldean

COVID-19aren ondorioz, 372 lagun daude ospitaleetan. Horietatik 94 ZIUetan daude.

PCR probak egiteko gune bat, Iruñean. IÑIGO URIZ / FOKU
2021eko irailaren 4a
13:05
Entzun

Osasunbideak eta Osakidetzak emandako datuen arabera, atzo 6.688 diagnostiko proba egin zituzten Hego Euskal Herrian. Horietatik 371 positibo izan ziren. Bi osasun zerbitzuetako datuak kontuan hartuta, egindako testen %5,5ek positibo eman zuten.

Egoera lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian atzeman dute positibo gehien: 161. Gipuzkoan, berriz, beste 97 aurkitu dituzte. Nafarroan 62 izan dira, eta Araban, azkenik, 41.

Erietxeetako egoerari dagokionez, atzo 35 lagun ospitaleratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagoturik. Orotara 372 paziente daude Hego Euskal Herriko ospitaleetan gaitz horren harira; horietatik, 94k zainketa intentsiboen beharra dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.