Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako informazioaren arabera, atzo 10.715 proba egin ziren Hegoaldean, eta horien guztien %3,8k eman zuten positibo: hau da, 411 kasu positibo atzeman zituzten asteazkenean. Zehazki, Bizkaian 228 detektatu zituzten; Gipuzkoan, 101; Nafarroan, 60, eta Araban, berriz, 20.
Ospitaleei dagokienez, osasun sistemek jakinarazi dutenez, atzo 49 lagun ospitaleratu zituzten Hego Euskal Herrian. Hala, azken datuen arabera, guztira 449 pertsona daude birusarekin erietxeratuta. Horietako 301 gela arruntetan dira; ZIUetan, 148. Apirilaren 9tik aitzina, unitate horietan ospitaleraturik direnen kopurua beti izan da langa horretatik gorakoa.