konponbideari begira

67 europarlamentari ohi, Aieteko Adierazpenaren alde

Europako Parlamentuan dokumentu bat aurkeztu dute gaur.

2012ko maiatzaren 10a
15:50
Entzun

67 europarlamentari ohik babesa agertu diote gaur Aieteko Adierazpenari Europako Parlamentuan. Horretarako, dokumentu bat aurkeztu dute, eta aurkezpenean izan dira Frieda Brepoels egungo Europako parlamentaria, Nelly Maes parlamentari ohia eta Karmelo Landa eta Koldo Gorostiaga europarlamentari ohiak.

Parlamentuko hainbat taldetako kide izandakoak eta hainbat herrialdetakoak daude sinatzaileen artean. Horietako batzuk dira Michael McGowan (Erresuma Batua), Oriol Junqueras (Herrialde Katalanak), Mary Lou McDonald (Irlanda), Helmuth Markov (Alemania), Maria Lisa Cinciari (Italia) eta Andres Tarand (Estonia).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.