68 urteko gizon bat hil da usategi batetik erorita

Olatzagutian gertatu da ezbeharra, eta gizona hamabost metrokotik erori da.

Ezbeharra gertatu den usategia. FORUZAINGOA
2023ko urriaren 18a
11:51
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 68 urteko gizon bat hil da gaur goizean Olatzagutian (Nafarroa). Usategi batetik erori da, hamabost metroko batetik. Nafarroako larrialdi zerbitzuek 08:30 aldera izan dute ezbeharraren berri. Bertara bideratu dituzte Altsasuko (Nafarroa) mediku talde bat, Altsasuko suhiltzaileak, anbulantzia bat eta Foruzaingoa.

Larrialdi zerbitzuak iristerako, baina, gizona hilda zegoen. Gorpua Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eramanen dute, autopsia egiteko. Foruzaingoak eramanen ditu diligentziak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.