Gizartea

70 urtetik gorako arrantzale ohiak omendu dituzte Donostian

Donostiako Udalak harrera egin die San Telmo museoan. Saregintzan aritutako emakumeak ere omendu dituzte. [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1836/[/berriatb]

Berria.info
2013ko uztailaren 16a
18:39
Entzun 00:00:0000:00:00

Gipuzkoako arrantzale ohiak omendu dituzte gaur goizean Donostian, Karmengo amaren egunean, 86. urtez jarraian. Guztira, 70 urtetik gorako 360 arrantzale omendu dituzte. 150 marinel inguru bildu dira, baina falta zirenak ere gogoan hartu dituzte. Arrantzaleez gain, saregintzan aritutako emakumeak ere omendu dituzte—duela bi urte hasi ziren emakumeak omentzen—. San Telmo museoan egin die harrera Donostiako Udalak, eta portu bakoitzeko arrantzale zaharrenei opari bana eman diete.

Bertsoak ere ez dira falta izan harrera ekitaldian. Ondoren portu aldera zuzendu dira protagonista guztiak, eta bertan haien omenezko meza egin dute. Bukatutakoan, Kresala taldeko dantzariak izan dituzte zain. Agurra dantzatu diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.