80 urte autodeterminazioa aldarrikatzen

Itsasondon atzo egindako ekitaldia. GOIERRIKO HITZA.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Laurogei urte bete ziren atzo Itsasondoko (Gipuzkoa) udalbatzak autodeterminazioaren aldeko mozio bat onartu zuenetik. Mikel Aramendi ikerlariak iaz aurkitutako testu batean jasotzen denez, 1931ko apirilaren 18an herri horretako alkateak eta zinegotzi guztiek «aho batez» euskal errepublika eratzeko eskatu zuten, «Euskal Herriaren autodeterminazio lehen ekintza gisa». 1931ko apirileko udal hauteskundeen ondoren eratu zen udalbatzaren lehen batzarrean onartu zuten mozioa, Espainiako II. Errepublika aldarrikatu berritan. Autodeterminazioaren aldeko mozioa gaur egun Goierriko hemezortzi udaletan dago onartua.

Urteurrena ospatzeko, Goierriko hemezortzi alkate Itsasondon bildu ziren atzo, Nazioen Mundua ekimenak deituta. Ekitaldian,omenaldia egin zieten 1931. urtean Itsasondon mozioa onartu zuten alkate eta zinegotzien senideei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.