HEzkuntza

8.054 lagun selektibitatea egiten ari dira gaur EHUn

Gaur hasi eta ostiralera arte selektibitatea egingo dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 8.054 ikaslek. Ikasleen %50,56k euskaraz egingo ditu azterketak, eta gainerakoek gaztelaniaz. Aurten da lehen aldia euskaraz egingo dutenak gazteleraz egingo dutenak baino gehiago direnak. Nafarroako ikasleek ekainaren 13an, 14an eta 15ean egingo dute selektibitate proba, Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

2005eko ekainaren 8a
17:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Batxilergoko ikasketak amaitzearekin batera unibertsitatean sartu ahal izateko egin beharreko proba da selektibitatea. Ostirala bitartean, urte osoan ikasitakoaren eta ikasi gabe utzitakoaren azterketa izango dute zortzi mila ikasle inguruk Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.