82 urteko gizon bat hil da Nazarren, teilatutik erorita

SOS Nafarroak jakinarazi duenez, atzoko 18:24an gertatu zen ezbeharra: gizona teilatua garbitzen ari zenean erori zen.

2025eko apirilaren 29a
13:05
Entzun 00:00:0000:00:00

82 urteko gizon bat hil zen atzo arratsaldean Nazarren (Nafarroa), teilatutik erorita. SOS Nafarroak jakinarazi duenez, 18:24an gertatu zen ezbeharra: gizona teilatua garbitzen ari zenean erori zen.

Larrialdi zerbitzuak ezbeharra gertatu zen lekura bertaratu ziren, baina ezin izan zuten gizona suspertu. Lizarrako Foruzaingoak diligentziak ireki ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.