Azpiegiturak

8.916 sinadura, Donostiako metroari buruz galdeketa egin dadila eskatzeko

Sator Alaia plataformak diputazioari eskatu dio utz ditzala lanak bertan behera galdeketaren emaitza jakin artean.

Ekinean, hainbat laorretako pertsona ezagunek bat eginzuten Donostiako metroaren aurkako aldarriarekin. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2016ko uztailaren 13a
17:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Berez, udal legearen arabera, nahikoak zituzten 3.150 sinadura, hau da, herrian erroldatutako 18 urtetik gorakoen %2; baina ia 9.000 bildu dituzte Sator Alaia plataformako kideek. Aurkeztuak dituzte Gipuzkoako Foru Aldundian, eta datozen egunetan Jaurlaritzara ere eramango dituzte. Era horretan, diputazioa galdeketa egitera behartzea da euren asmoa, eta haren emaitza jakin arte lanak bertan behera utzi ditzatela.

Donostian egindako agerraldian plataformako kideek salatu dute agintariek ez dutela proiektuari buruzko "nahikoa informazio" eman, eta herritarrek ere ez dutela egitasmoari buruzko iritzik emateko aukerarik izan. Gala, galdegin diete agintariei bultza dezatela "informazio eta parte-hartze prozesu garden eta oso bat, herritarrek eztabaidan eta erabakietan parte hartzeko aukera izan dezaten".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.