Hamabi dira 8/97 sumarioan auzipetuak, eta horietatik bederatziri espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak. Askatasunak jakinarazi duenez, honakoak:
Urtebete bitartekoa: Oskar Estebariz, 4 hilabete, kalteengatik; Alberto Pio 6 hilabete, kalteengatik; Karlos Xabier Montoya urtebete, kalteengatik; David Abarzuza, urtebete, kalteengatik; Carlos Iñigo Blasco urtebete, eztanda eragiteko sustantzia izateagatik.
Urtebete eta 7 urte artekoa: Joseba Miren de la Higuera, 3 urte; Pablo Montoya, 7 urte, kalteengatik, sutea eragiteagatik eta lesioengatik; Koldo Nicolas, 7 urte, kalteengatik, sutea eragiteagatik eta lesioengatik; Arantza Rus, 7 urte, kalteengatik, sutea eragiteagatik eta lesioengatik.
Absolbituak: Mikel Auza, Asier Varela, Koldo Barberia.
Hamabi gazte horiek 1995 eta 1997 bitartean atxilotu eta auzipetu zituzten, Y taldeetako kide izatea leporatuta. Auzia 10 urtez izan dute lozorroan, eta urte hasieran epaitu zituzten. Askatasunak salatu du tortura bidez lortutako frogak erabili dituela Espainiako Auzitegi Nazionalak gazte horiek epaitu eta zigortzeko.
8/97 sumarioko auzipetuei 4 hilabete eta 7 urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkiete
Hiru absolbitu egin dituzte, eta beste 9ak zigortu. Askatasunak salatu du tortura bidez lortutako frogak erabili dituela Espainiako Auzitegi Nazionalak. 8/97 sumarioan hamabi nafar auzipetu zituzten =i Y taldeetako=i kide izatea egotzita, 1995 eta 1997 artean. Auzia 10 urtez lozorroan eduki ostean, urte hasieran epaitu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu