9.000 lagunek babestu dute Aieteko Adierazpena

Lokarrik apirilean abiatu zuen kanpaina, bake prozesua bultzatzeko gizartearen babesa lortzeko asmoz

Erredakzioa
2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Dagoeneko 9.000 lagunen babesa jaso dute Lokarri herritar sareak Aieteko Adierazpena sostengatzeko apirilean abiatutako kanpainan. Atxikimenduak hainbat bidetatik bildu ditu Lokarrik: www.aiete.org webgunearen bidez, Euskal Herriko hainbat udalerritan jarritako mahaietan sinatuz eta etxeetara eskuorriak bidaliz. Ohar batean, Lokarrik ohartarazi du ekainean ere jarraituko duela herritarren atxikimenduak biltzeko kanpainan.

Aieteko Adierazpenari babesa agertu dioten milaka lagunen artean daude Kirmen Uribe,Toti Martinez de Lezea, Javier Elzo, Vicente Zaragueta, Ramon Zallo, Juanjo Alvarez, Unai Elorriaga, Mikel Urdangarin, Rosa Rodero, Cristina Sagarzazu, Mirentxu Purroy, Susana Koska, Imanol Murua eta Iñaki Iriondo. Atxikimendua eman diotenei eskerrak eman dizkie Lokarrik, «bakeaerrotzeko denok ibiltzeko moduko bide bat dela agertu baitute».

Lokarriren ekinaldiaren helburua, hain zuzen, bake prozesua bultzatzeko gizartearen babesa lortzea da. Haren arabera, Aieteko Adierazpenak «ahalmen handia» dauka, bake prozesuaren erronkei heltzen dielako: «Indarkeriaren amaiera, maila guztietan egin beharreko elkarrizketa eta adiskidetzea». Lokarriren ustez, bake prozesua sendotzeko «bide baketsu, bateratzailea eta demokratikoa» proposatzen da adierazpenean, eta aurrera egiteko bultzada izan daiteke.

Horrez gain, herritar sareak bi mahai inguru antolatu ditu hil honetarako, Aiete zortzi hilabeteren ondoren, Etorkizuneko erronkak lelopean: hilaren 19an Gasteizen, eta 20an Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.