Abenduan itxiko dute Zarauzko Urteta zabortegia

2014ko urriaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zarauzko (Gipuzkoa) Urteta zabortegia ixteko eguna jarri du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak: abenduaren 23a. Diputazioak iragarria zuen urtea amaitu aurretik hura ixteko asmoa, eta atzo jakinarazi zuen hitza beteko duela. Garitanok ziurtatu du Gipuzkoak hondakinak kudeatzeko estrategia «integral, iraunkor eta garbia» duela eta itxi egingo dituztela egun lurraldean dauden «zabortegi kutsakorrak». Ahaldun nagusiaren arabera, «osasuna arriskuan jar dezaketen» aukerek ez dute tokirik Gipuzkoan: «Errauste planta iragana da». Horregatik, gaikako bilketa sistema «eraginkorrak» ezartzera eta konposta egitera deitu du.

Heldu den urteko udaberrian itxi asmo ditu aldundiak Lapatx (Azpeitia) eta Sasietakoa (Beasain). «Gure eredua da. Teknologia aurreratuenekin ari gara».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.