Abertzale mugimenduaren berrantolaketaz gogoetatu du Abertzaleen Batasunak

Ondoko urteetan planteatu beharreko estrategiez hausnartu dute kideek, udako unibertsitatearen kariaz

Abertzaleen Batasunak egunotan Makean egin duen udako unibertsitatearen hitzaldietako bat. BOB EDME.
Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2012ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Mugimendu abertzalearen berrantolaketa nola bultzatu? Zer toki izango dute egituraketa honen barnean alderdi ezberdinek? Gisa horretako galderei buruz gogoetatzen aritu ziren bi egunez Abertzaleen Batasuneko kideak. Urtero bezala, udako unibertsitateak burutu zituzten Makean (Lapurdi) atzo eta herenegun. Izan hauteskundeetarako edota eguneroko bizi politikoan eraman beharreko estrategiez hausnartu zuten bi egunez.

Izan EH Bai koalizioa, Batera plataforma edota gatazkaren konponketaren aldeko mugimendua, azken urteetan garatu ekimen kolektiboek are gehiago dakarte berrantolaketaz gogoetatze beharra,Peio Etxeberri-Aintzart ABko bozeramaileak dionaz.Euskal Herriaren eraikuntza nazionala eta eraldaketa soziala bultzatzeko, Ezker abertzalea, Aralar, EA, Alternatibaeta ABrenartean adostu estrategia nazionalaz ere solastatu zuten.

Urteko bilana ostegunean eginik, geroari begira itzuli ziren atzo ABko kideak. «Sartze politikoa prestatu nahi dugu, gure biltzar nagusia azaroan eginen dugu, eta, urtero bezala, aitzin, barne gogoeta azkartzen dugu egun horietan» Etxeberri-Aintzarten hitzetan.

Gogoeta mamitsua

Iritzi ezberdinak adierazi ziren, gogoeta mamitsuak eraginez kideen artean. «Korronte politiko ezberdinak daude, alderdi guztietan bezala eta horien adierazteko gunea da udako unibertsitatea», Etxeberri-Aintzartek dioenez. Hain zuzen, «giro baretu batean» eta «hauteskunde garaiek sortu tentsioetarik urrun» eztabaidatzeko momentu «garrantzitsua» dela dio.

Ondoko bozketetan hartzeko posturaz ere aritu ziren. Besteak beste, datorren urtean herrietako bozketak eta Europako Parlamenturakoak izango direlako. Nola aurkeztu? eta norekin aurkeztu? galderak izan zituzten solaserako oinarri. Dena dela, ez zuten horri begira erabakirik hartu, udako unibertsitateak erabakitze botererik ez ukanki. Argi daukatena da, bozketetan ABk «ez duela gehiago modu isolatuan funtzionatzen» eta koalizioak lehenesten dituztela.

Hausnarketa fase hori kideei soilik zuzendua izan baldin bazen, guztiei zuzenduriko beste hiru hitzaldi ere izan ziren. 2011. urteko bukaeran Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako militante ezkertiar eta abertzaleeiluzatutako inkestaren emaitzak aurkeztu zituen François Mimiague irakasleak. Guztira 3.500 galdeketa banatu zituzten, eta 1.650 lagunek zuten erantzun. Ariketa honek ABren sostengua jaso zuen etaalderdi honetako militanteak ere daude babes taldean.

Bestalde, IparEuskal Herriko egoera sozio-ekonomikoa aurkeztu zuen Xole Mariluz ekonomia irakasle eta Gaindegiako kideak.Udalbiltzari buruzko hitzaldiarekin bukatu zen aurtengo edizioa. Bertan egon ziren Iker Elizalde eta Maite Iturri hautetsiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.