Abertzaleen artean «hesiak» eraikitzeari uzteko eskatu du EAk

Maiorga Ramirezek erran du arduraz jokatzeko ordua dela, abertzaleek «irabazteko aukera» badutelako

edurne elizondo
Iruñea
2011ko irailaren 11
00:00
Entzun
«Gure arteko aldeak bazter uzteko ordua da, abertzaleen arteko batasuna lortzeko». Horixe azpimarratu zuen EAko Nafarroako koordinatzaile Maiorga Ramirezek atzo, alderdi horrek Iruñean egin zuen batzarra hasi baino lehen. Ezker abertzale, EA, Alternatiba eta Aralarrekin bat egiteko deia egin zien, zehazki, EAJri eta NaBaiko independenteei, eta oraingo «une historikoan arduraz» jokatzeko eskatu zien. «Gauzak ongi egiten baditugu, azaroko bozetan irabazteko aukera dugu».

Hori dela-eta, abertzaleen arteko «hesi artifizialak» eraikitzeari uzteko ordua dela erran zuen, eta taldeen arteko sintoniak bilatzekoa. «Alderdien interesak alde batera utzi behar ditugu. Eskuineko alderdien arteko batasunari ezin diogu gure arteko ezberdintasunak nabarmenduz erantzun. Bat egiteko garaia da», gaineratu zuen Ramirezek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.