TEKNOLOGIA

Abian da Araba Encounter

Lehen aldiz ari dira egiten, Gasteizen. Interneterako konexio etengabeaz gain, hamabost tailer eta hitzaldi izango dira. Orotara, 600 pertsonak baino gehiagok parte hartuko dute.

Lehen unetik batu dira teknologia zaleak Araba Encounterren. @EUSKALENCOUNTER
2014ko abenduaren 6a
00:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Zabaldu ditu ateak Araba Encounterrek, Gasteizen, lehen aldiz. Astelehenera arte iraungo du informatika zaleentzako topaketak, eta 600 parte hartzaile bilduko ditu. Arrakasta handia izango du lehen edizioak; izan ere, sarrerak salgai jarri eta gutxira bukatu ziren.

Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiak aurkezpenean adierazi zuenez, Gasteizko Iradier Arena —han da topaketa— Internet eta teknologia berrien zale eta profesionalen "agora pubilkoa" bilakatuko da. Interneterako konexio azkar etenegabearekin batera, publikoari irekitako hamabost hitzaldi eta tailer izango dira. Besteak beste, teknologia berrien eta gailu mugikorren erabilera egokia, sareko presentzia eta ospea hobetzea, bideo-jokoen garapena eta robotika landuko dituzte.

Leticia Comeron Gasteizko Udaleko Teknologia Berrien zinegotziak elkarlan publiko-pribatuaren ondorio gisa aurkeztu du ekinbidea. Euskalteleko Harreman Instituzionaletako zuzendari Nerea Lupardok azaldu duenez, Araba Encounter "talentu gazteen topagunea" izatea da helburua, ideiak eta ezagutzak partekatzeko eta Araba “lurralde teknologiko” gisa finkatzen laguntzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.