Irudia. Bilbo
ABORTATZEKO ESKUBIDEA ALDARRI
Bilboko mugimendu feministak antolatuta, emakumeek abortatzeko duten eskubidearen aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo iluntzean Bilboko Plaza Biribilean, BBVAren egoitzaren aurrean. Abortatzeko Eskubidearen Aldeko Nazioarteko Eguna zen atzo, eta hori aprobetxatu zuten kalera irteteko. Abortatzea ez dela delitua aldarrikatu zuten protestara joan zirenek. Halaber,abortatzeagatik 1976an Basaurin atxilotutako 11 emakumeak izan zituzten gogoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu