GIZARTEA

Abortuaren erreformari buruzko bozketa sekretua dute gaur Espainiako Kongresuan

Gallardonen proiektua atzera botatzeko mozioa aurkeztu du PSOEk. Bozketa sekretua izanda, PPren batasunik eza irudika lezake emaitzak.

Abortuaren aurkako protesta, Bilbon, larunbatean. LUIS TEJIDO, EFE
Garikoitz Goikoetxea.
2014ko otsailaren 11
16:10
Entzun

Abortuaren legea aldatzeko proiektuak urak harrotu ditu PPn, eta litekeena da gaur arratsaldean hori nabarmen islatzea Espainiako Kongresuan. PSOEk aurkeztuta, legez besteko proposamen bat eztabaidatuko dute diputatuek; testuan, sozialistek eskatu dute Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroaren proiektua atzera botatzeko.

Bozketa irabazteko aukera gutxi dauka PSOEk, gehiengoa baitu PPk. Emaitzak berak baino garrantzi handiagoa du, ordea, PPko diputatuen jarrerak. Gallardonen legearekin ez dira ados azaldu PPko diputatu batzuk, eta boto askatasuna ere eskatu dute gai horretarako. Ezezkoa erantzun die alderdiak.

Egoera horretan, PSOEk boto sekretuaren bidez bozkatzeko eskatu du. Hartara, alderdiaren zigorrik gabe lege erreformaren aurka egiteko modua izango lukete PPko diputatuek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.