Abstentzioa da hauteskunde hauetako garaile nagusia

2011ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Izan lehen ala bigarren itzulian, bozkatzaile gehienek ez dute parte hartu bozketa hauetan. Igandean, Pirinio Atlantikoetako departamenduan, parte hartzea %43koa zen bozkalekuak itxi baino oren bat lehenago. Ipar Euskal Herriari doakionez, abstentzioa kostaldean da batez ere sentitu; barnealdean, parte hartze ona izan da. Adibidez, Miarritze mendebaldean, bozkatzaileen %34,86k bozkatu dute, eta Baiona iparraldean, %36,48k. Haatik, Garazin, Atharratzen eta Iholdin jendea eman du boza, eta abstentzioa %25-30 ingurukoa izan da. Aitzineko hauteskundeetan, parte hartze handiagoa izan zen orokorki departamenduan, baita kostaldean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.