NAFARROA

Adarkada bat Faltzesko zazpigarren entzierroan

Nafarroako ospitalera eraman dute Emilio Ramos unaia, barrabiletan adarkada txiki bat jasota. Beste pertsona bat ere eraman dute ospitalera, kolpeen ondorioz. Eulogio Mateo de Carcar ganadutegiko behiek entzierro korapilatsua osatu dute, eta 11 lagun zauritu dira guztira. 

2012ko abuztuaren 18a
16:27
Entzun 00:00:0000:00:00

Zazpigarren entzierroa egin dute Faltzesen (Nafarroa), Eulogio Mateo de Carcar ganadutegiko behiekin, eta korapilatsua izan da. 11 lagun zauritu dira guztira. Horietako bi Nafarroako ospitalera eraman behar izan dituzte. Emilio Ramos unaiak barrabiletan adarkada txiki bat jaso du, eta Faltzesko bizilagun bati zezenak gainetik pasatu zaizkio, eta artatu behar izan dute, kolpeen ondorioz. 

Ezagunak dira Faltzesko entzierroak, mendian hasi eta malkar baten ertzetik jaisten direlako behiak. Jaitsiera azkarrarekin hasi da entzierroa, baina bidean behi bat atzera itzuli da, eta gainontzekoak haren atzetik egin dute. Hiru  behi putzu batera erori dira, baina onik atera dira unaien laguntzarekin.

Behiak eskortan berriro sartu, eta beste entzierro bat egin dute, ondorioz. Minutu eta 30 segundo iraun du horrek eta inor ez da zauritu. 
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.